Aurreko astean, Biko Arloak, Hezkuntza afektibo-sexuala erakundeak emandako prestakuntza izan genuen. Barakaldoko lehen-hezkuntzako eskola guztietatik, 11 zentru parte hartu zenuten, 50 pertsona baino gehiago izanez.
Formakuntzak bi orduko iraupena izan zuen eta hainbat gai jorratu ziren. Hasieran, gaur egun hezkuntza sexuala dagoen egoeraz hitz egin genuen; nortzuk diren arlo horietako agentak, eta eskoletatik hezkuntza hori jorratzeak daukan garrantziaz ere bai, norbanakoaren ongizatea eta ikasleen eta irakasleen arteko harremanak hobetzeko asmoarekin.
Helarazi dizkiguzuen balorazioak ikusita, zuen gustukoa izan dela ondorioztatu daiteke. Era berean, gehienek landutako edukiak baliagarriak izango direla zuen lanposturako uste duzue. Azaldu diren gaien artean, generoa, sexua, identitatea, transexualitatea, genero-disforia edo identitate aniztasuna bezalako kontzeptuak nabarmentzen dituzue, gehien erabiliko dituzuenak esanez.
Era berean, gaian gehiago sakontzea eta materialaren beharra (unitate didaktikoak, gaiarekin lotutako webguneak, ipuinak…) eskatzen diguzue, edukiak zuen lanpostuetan aplikatu ahal izateko. Ildo horretan, Aizu! zerbitzuaren bidez, zuen interesekoak eta lagungarriak izan daitezkeen baliabideak dauzkagun heinean, e-mail edo blog honen bidez helaraziko dizkizuegu.
Bestetik, prestakuntza presentzialak eta ezaugarri horietakoak, urtean behin, jasotzeko gogoa helarazten diguzue, ikasten eta berritzen jarraitzeko. Hainbat gai eskatzen dituzue, hala nola familia-aniztasuna, portaera disruptiboen kudeaketa edo, oro har, hezkuntzarekin zerikusia duen edozein gai. Dakizuenez, Aizu! zerbitzutik zuen hezkuntza-lanean laguntzeko lan egiten dugu, eta horren gainean lan egin ahal izateko zuen eskaerak idazten ditugu.
Berriro ere, zuen gustukoa izatea espero dugu, eta eskerrik asko etortzeagatik.