Zer eskaintzen dugu?

Aizuirakasle lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakasleak laguntzeko 2.0 espazio bat da, beren irakasle eta tutoretza jarduna bultzatzeko xedez.

Irakasleentzat adikzioen prebentziorako erreferentziazko espazio izateko deiera du, edukien eta irakasgai espezifikoen bidez.

Aldi berean, Barakaldoko hiriko ikastetxeetan taldeko lanaren osagarri izango den espazio erabilgarri eta arina izatea da asmoa.

Zerbitzuaren beste zenbait ildo:

Irakasleak:

Aholkularitza, adikzioen prebentziorako orientazioa eta prestakuntza espezifikoa eskaintzen dugu.
Ikasgelan harreman-zailtasunak eta adikzioen prebentzioa lantzeko materiala diseinatu eta eratzen dugu.

Ikasleak:

Atariko garaian eta jangelako orduan hezkuntza arloko presentzia mantentzen dugu Barakaldoko bigarren hezkuntzako 8 ikastetxetan, esku-hartze indibidual nahiz taldekoak eginez.
Bestalde, ikasgelaren barnean prebentzio-tailerrak egiten ditugu berdinen arteko harremanekin, gizarte-sareekin edota drogekin lotutako gai ezberdinen inguruan, hala lehen hezkuntzan nola bigarren hezkuntzan.

Familiak:

Lehen hezkuntzan gai ezberdinen inguruko formakuntza saioak egiten ditugu (Aizu familiak programa) eta bigarren hezkuntzan, dauden beharrizanen arabera tailerrak eskaintzen dira lan biziagoa jorratzeko.

Lokala:

Heziketa taldeak egiten dira, nerabezaroari dagozkion gai eta kezkak jorratzen direlarik.
Halaber, alkohol eta kalamuarekin lotutako zigor administratiboen aldean alternatiboak diren neurriak hartzen ditugu, esate baterako, akonpainamendu indibidualak eta nerabeen zalantza eta eskaeren arreta.

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.