Lehen hiru hilabetean elkarrekin hilabete batzuk eman ondoren, ziur aski zuen ikasle bakoitzaren ideia bat osatuko zenuten, eta horregatik, gaur gogoeta hau helarazi nahi genizuen.
Ikastetxeak, erakunde sozializatzaile gisa, eragin handia du ikasleen bizitzan, bai epe laburrean baita bailuzean. Izan ere, ikastetxean irakaskuntza formalarekin zerikusia duten alderdiak eta gizartean egokitzen lagunduko dieten arloak ikasten dira.
Ordu eta egun asko pasatzen dituzue ikasleekin, eta askotan, une horiek senideekin pasatzen dituztenak baino luzeagoak eta kalitate hobekoak izaten dira. Zalantzarik gabe, zuetako gehienok ahal duzuen guztia egiten duzue zuen ikasleen ongizatea eta interesa zaintzeko. Ziur aski, nahiz eta baliteke unean bertan ez konturatzea, ikasle askorengan arrastoa utzi duzue eta, orain ere, uzten ari zarete.
Horren harira, irakasleen itxaropenak ikasleen garapen pertsonalean eta akademikoan duen eraginari buruz hitz egin nahi genizueke; izan ere, ikasleen garapen pertsonalean eta akademikoan hainbat faktorek eragiten badute ere, badirudi haiengan jartzen dugun itxaropena dela eragin handiena duen faktoreetako bat. Sortzen dugun itxaropen hori erabakigarria da gure jokabidean eta jarreretan, gure hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza besteari modulatuz eta, horrela, beste pertsonaren erantzunean eraginez. Ziur aski Pigmalion efektua edo profezia betearen kontzeptua ezaguna egiten zaizue; beste pertsonaz pentsatzen dugunaren arabera jokatuko dugu berarekin, eta uste dugun hori egia bihurtzeko probabilitateak areagotuko dira. Hona hemen adibide bat:
Koadro bat eskegi nahi duen gizon batek iltzea dauka, baina mailua falta zaio. Bere bizilagunak agian bat izango duela pentsatzen du, eta horrela, gizonak eskatzea erabakitzen du. Auzokoarengana joaten denean, zalantza bat sortzen zaio, eta utzi nahi ez badit? Gogoan du atzo pixkat adigalkor agurtu zuela. Agian presaka zebilen. Baina agian presa aitzakia besterik ez zen, eta haserre dago nirekin. Zergatik, ez badiot ezer egin? Hala ere, niri norbaitek tresnaren bat uzteko eskatuko balit, berehala emango nioke, zergatik ez du berak ere egingo? Nola uka daiteke halako mesede xume bat? Horrelako jendeak bizitza minberatzen du. Eta gero bere mende nagoela pentsatuko du, mailu bat duelako bakarrik.
Barne-elkarrizketa horren ondoren, gizona bizilagunaren etxera irten, txirrina jo, eta bizilagunak «egun on» esan baino lehen, gizonak haserre honako hau orrukatu dio: «Gera zaitez zure mailuarekin».
Askotan, sortzen ditugun itxaropenak aurretiko esperientzien, beste pertsona batzuek egindako iruzkinen, aurreiritzien eta abarren ondorio dira. Beraz, interesgarria izango litzateke gelditzea eta pentsatzea zer den gure ikasle bakoitzarengandik espero duguna, zer helarazten diegun beste lankide batzuei, eta aldez aurretik pentsatutako ideia horien jakitun izatea, ditugun jarrerei erreparatzeko eta aldaketak eragin ahal izateko. Ikasleekiko gure itxaropena altua den heinean, haien motibazioa eta arrakasta izateko aukerak handitu egingo dira.
Irudia lortuta: <a href=’https://www.freepik.es/fotos/escuela’>Foto de Escuela creado por gpointstudio – www.freepik.es</a>