Duela hilabete batzuk, ikastetxe batzuetan “Simonek dio…” jokoa modan jarri zen. Joko horretan, jokalarietako batek erronka bat botatzen die gainerakoei, eta horiek bete egin behar dute, kanporatuak izan ez daitezen. Hala ere, jolasa eskola-orduetan jarri da martxan, irakasleek klasea ematen duten bitartean, WhatsApp bidez mezuak bidaliz eta grabatuz, ondoren sare sozialetara igotzeko asmoz. Kasu horretan, jokoaren helburua bistaratzeak eta “me gusta” lortzea besterik ez da; bitartean, gelaren erritmoa eten eta irakaslea etsitzen da.
Beharbada, hilabete hauetan normalean baino portaera arraroak edo etenaldi ohikoagoak aurkitu ahal izan dituzue, zeri zor zitzaion oso ondo jakin gabe, eta baliteke erantzuna erronka horiek abian jartzea izatea. P. Duchement, irakasle eta peritu judizialak, Twitterreko profilean argitaratutako bideo labur baten esteka uzten dizuegu; bertan, institutu batean bizitako eszena bat ikus dezazuen.
Era berean, Duchementek ere idatzitako artikulu bat ematen dizuegu, legezko erantzunak ematen dituena ikasleen mugikorrekin nola jokatu jakiteko.
Informazioa zuen interesekoa izatea espero dugu.
Irudia helbide honetatik lortuta <a href=’https://www.freepik.es/fotos/escuela’>Foto de Escuela creado por freepik – www.freepik.es</a>