Bigarren-hezkuntzako familientzako tailer berriak

Aizufamiliak proiektutik, lehen hiruhilabete honetan, Barakaldoko haur eta lehen-hezkuntzako ikasleen familientzako hainbat tailer antolatu ditugu.

Oraingo honetan, eboluzio-etapak osatzeko, lau tailer izango ditugu bigarren-hezkuntzako ikasleen familientzat. Aurreko deialdietan bezala, tailerrak online formatuan egingo dira, Zoom plataformaren bidez; urtarrilean hasiko dira, eta martxoan amaituko da azken tailerra.

Aurrekoetan bezala, izena eman nahi duten familiek Aizufamiliak blogaren bidez eman dezakete izena: https://aizufamiliak.barakaldo.eus /

Edo telefono zenbaki hauetara deituz: 94 478 96 44/94 478 92 73

Dakizuenez, nerabezaroak aldaketa asko dakartza norbanako eta familia mailan; horregatik, garrantzitsua da familiek gogoeta egiteko eta bizipenak partekatzeko espazioak izatea, eta, aldi berean, hezkuntza-jarraibideak zabaltzea. Horregatik, eskatzen dizuegu ahal duzuen neurrian informazio hau helaraztea.

Mila esker aldez aurretik zuen zabalkundeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.