Autoestimua funtsezko faktorea da ongizate psikologikorako, eta eragina du gure izateko, egoteko edo sentitzeko moduan.
Nerabezaroa etapa kritikoa da, gazteak beren nortasuna osatzen ari baitira, eta etengabe ebaluatzen baitute euren burua, nor ziren eta nortzuk diren, zein idealetara iritsi nahi duten… Beren bizitzetan, garrantzia handia hartuz doazen erreferente berriak agertzen dira, eta prozesu horretan, helduen mundua bigarren maila batean geratzen da. Hala ere, eskeintzen zaien laguntza, bidaltzen zaizkien mezuak, eskaintzen zaizkien estrategiak, jasotzen duten arreta…, horrek guztiak lagunduko die autokontzeptua eta horren ondoriozko balorazioa osatzen.
www.psicologiaymente.com webgunean argitaratutako artikulu bat uzten dizuegu. Bertan, nerabezaroko autoestimu eskasaren arrazoi batzuk azaltzen dituzte, baita autoestimuari lotutako arazoak nola antzeman edo prebenitu ere. Irakurri artikulua
Zuen interesekoa izatea espero dugu!