2023-2024 ikasturterako Barakaldoko ikasleen familientzat programatuak dauden tailerrak aurreratuko dizkizuegu, eta, horrela, familiekin dauzkazuen aurkezpenetan informatu eta parte har dezaten motiba ditzakezue.
Tailerrak online formatuan izango dira berriz ere, eta deialdi bakoitza etapa desberdin baterako eskainiko da: haur, lehen eta bigarren hezkuntzak.
Azaroan zehar, haur etapako familiei zuzendutako deialdia egingo da, eta gai hauek landuko dira:
1. Beldurra eta haserrea kudeatzea.
2. Familiaren ongizatea. Nola lortu seme-alaben eta gurasoen beharren arteko oreka.
3. Garapen egokirako jolasak eta jostailuak.
Lehen etapako familientzako deialdia urtarrilean egingo da:
1. Hezkuntzarako gakoak.
2. Talde-presioa.
3. Sexualitatea.
Bigarren hezkuntzako familientzako tailerretan ere hiru gai izango dira; horietako bat formatu presentzialean egingo da (azaroan), eta beste biak online (otsailean eta martxoan):
1. Sexualitatea: komunikaziorako gakoak eta sozializazio-faktoreak. FORMATU PRESENTZIALA
2. Adikzio teknologikoen prebentzioa. ONLINE FORMATUA
3. Sexualitatea nerabezaroan. ONLINE FORMATUA
Deialdi bakoitzaren data hurbildu ahala informazio zehatzagoa emango dizuegu.
Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!
Haur eta lehen-hezkuntza Aizu Familiak
Bigarren-hezkuntza Aizu Familiak