Familientzako tailerrak (Bigarren etapa)

Seme-alabak bigarren etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da.

Tailerretako bi Maider García de Vicuña sexologoak emango ditu, nerabezaroan sexualitatea lantzeko. Tailerretako bat, “Nerabeen sexualitatea ulertu eta bidelagun izan: komunikaziorako gakoak eta sozializazio-faktoreak” izenekoa, formatu presentzialean egingo da, azaroaren 28an, ISZko ekitaldi-aretoan, 18:00etatik 20:00etara.

Beste tailerra, “Sexualitateei nerabezaroan arreta eskainiz”, martxoaren 6an egingo da, online formatuan.

Era berean, online formatuko beste tailer bat egongo da otsailaren 28an, Juan Carlos Alonso psikologoak emango du, “Nola aurreikusi teknologiarekiko adikzioak familiatik” tailerra lantzeko.

Bi tailer horiek Zoom plataformaren bidez egingo dira, bi orduko iraupenarekin, eta tailer bakoitza goizez eta arratsaldez eskainiko da.

Tailerretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da Aizufamiliak blogaren bidez (https://aizufamiliak.barakaldo.eus) edo ondorengo kontaktuen bidez: 94 478 96 44 edo 94 478 92 73

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta familiak topaketa horietara hurbiltzeko informazioa zabaltzeagatik; izan ere, horrela, seme-alaben eboluzio-etapa desberdinetan laguntza izan dezakete.

Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!

 

Cartel secundaria

 

TOTEME~1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.