2024-2025 ikasturterako Barakaldoko ikasleen familientzat programatuak dauden tailerrak aurreratuko dizkizuegu, eta, horrela, familiekin dauzkazuen aurkezpenetan informatu eta parte har dezaten motiba ditzakezue.
Tailerrak online formatuan izango dira berriz ere, eta deialdi bakoitza etapa desberdin baterako eskainiko da: haur, lehen eta bigarren hezkuntzak.
Azaroan zehar, haur etapako familiei zuzendutako deialdia egingo da, eta gai hauek landuko dira:
1. Haurren beldurrak eta haserreak nola kudeatu.
2. Gure seme-alaben autoestimaren garapen egokirako gakoak
3. Familian harreman osasuntsuak eraikitzen.
Lehen etapako familientzako deialdia urtarrilean egingo da:
1. Nola sustatu autonomia gure seme-alabengan?
2. Sexuen heziketa: ongizaterako giltzarria.
3. Sare sozialen erabilpen egokia (mugikorrak, pantailak…).
Bigarren hezkuntzako familientzako tailerretan ere hiru gai izango dira eta martxoan egingo dira:
1. Komunikazio egokirako oinarriak nerabezaroan.
2. Nola aurreikusi adikzioak (teknologia berriak, jokoa, apustuak, drogak…).
3. Sexuen heziketa nerabezaroan: erronka ederra.
Deialdi bakoitzaren data hurbildu ahala informazio zehatzagoa emango dizuegu.
Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!