Seme-alabak haur etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da.
Hiru tailerrak haur hezkuntzako irakaslea eta kudeaketa emozionalean eta mindfulness-ean aditua den Gurutze Díezek jorratuko ditu. Azaroan egingo dira, eta horietako bakoitza arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren bidez, eta tailerrek bi orduko iraupena izango dute.
Tailerren programazioa:
- 2024/11/07 Haurren beldurrak eta haserreak nola kudeatu.
- 2024/11/14 Gure seme-alaben auestoestimaren garaen egokirako gakoak.
- 2024/11/21 Familian harreman osasuntsuak eraikitzen.
Tailerretan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da Aizufamiliak blogaren bidez (https://aizufamiliak.barakaldo.eus) edo ondorengo kontaktuen bidez: 94 478 96 44 edo 94 478 92 73
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta familiak topaketa horietara hurbiltzeko informazioa zabaltzeagatik; izan ere, horrela, seme-alaben eboluzio-etapa desberdinetan laguntza izan dezakete.
Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!
AIZU FAMILIAK HH KARTELA 2024-25