Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Gabonen etorrerak beti ekartzen du ilusioa, sormena eta, noski, lan handia . Garai honek ez du soilik geletan apaingarriak jartzea edo ekitaldiak prestatzea esan nahi; ikasleek hausnartu, elkarrekin bizi eta ikasteko aukera ere ematen du. 

Elkarbizitza lantzeko aukera
Egun hauetan egokia izaten da taldeko harremanak sendotzea. Lankidetza sustatzen duten jarduerak, talde-proiektu txikiak edo elkarri balioa emateko dinamikak baliagarriak dira ikasgelako giroa hobetzeko eta ikasleen arteko loturak indartzeko. 

Sormena pizten duen garaia
Gabonak aukera ona dira ikasleen sormena lantzeko. Eskulanak, antzerki laburrak, musika-saioak edo bestelako jarduera artistikoak ikaskuntza modu erakargarrian aberasteko baliabide bikainak dira. 

Hausnarketarako unea
Hiruhilekoaren amaierak momentu egokia eskaintzen du egindako bidea aztertzeko. Helburu berriak jartzea, lortutakoa birpasatzea edo hausnarketarako txoko txikiak sortzea oso lagungarria da ikasleak bere garapenaz jabetu daitezen. 

Ikuspegi anitzak baloratzeko gunea
Gabon garaia egokia da kultura desberdinetako ohiturak eta ospatzeko -edo ez ospatzeko- moduak ezagutzeko. Esperientziak partekatzeak eta tradizioak alderatzeak ikasgelan giro ireki eta inklusiboa sortzen laguntzen du, ikasle bakoitzaren ekarpena balioan jarriz. 

Azken batean, gabon garaia aukera pedagogiko interesgarria da: elkarbizitza sendotu, sormena landu eta hausnarketa bultzatzeko une aproposa. Festaren alde ludikoaz gain, hiruhilekoa modu esanguratsuan ixteko aukera eskaintzen du bai irakasleentzat bai ikasleentzat. 

Eskerrik asko guztioi. Aizu! zerbitzutik, jai zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuegu. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.