Lagunak & Lonja

Azkenengo urteotan lonja gazteen espazio propioa bihurtu da. Leku bat non zuek aukeratutako arauen arabera, aisia eta esperientziak elkarbanatzen dituzue.

Azken bolada honetan biderkatu diren arren, Barakaldon ez dago udaleko arautegirik lonjei dagokienez, baldintza eta minimoak betetzeko. Beraz, gomendio batzuk aurkezten dizkizuegu zuen lonjako esperientzia ahalik eta atseginen eta seguruen izateko, bai zuen artean bai bizilagunekin ere.

Auzokoekin edo poliziarekin arazoak ekiditeko oso garrantzitsua da arauak betetzea. Izan ere, 22:00etatik aurrera kanporatuak izan zaitezkete edo, auzokoen salaketen bidez, lonjako jabearekin arazoak izan eta ondorioz lonja barik geratu.

Harremanetarako Gomendioak

  • Udalari lonjaren jabearen eta errentan hartu duenaren izen-abizenak eta harremanetarako telefonoak jakitera ematea.
  • Datu hauen aldizkako eguneraketak egin beharko dira.

Administrazio Arloko Gomendioak

  • Kontratua indarrean edukitzea.
  • 100.000 eurorainoko kalteak bermatzen dituen erantzukizun zibilen poliza edukitze (Segurua)
  • Ezin izango da inoiz etxebizitza edo ohiko bizitoki bezala erabili. Ezin da erroldaketarik egin ezta gaua bertan igaro.

Lonjen Egokitasunari Buruzko Gomendioak

  • Lokaleko gutxieneko altuera: 2,50 m eta gutxieneko azalera: 35 m2.
  • Bainugelako gutxieneko neurria: 1,2 m2 eta ateko gutxieneko zabalera: 90 cm.
  • Lokal hauek ez lituzkete etxebizitzek eta ohiko bizitokiek berezkoak dituzten ekipamenduak (sutegiak, oheak eta abar) eduki behar.
  • Gutxienez komuna eta konketa dituen bainugela, aireztapen naturalekoa edo kanpora ematen duen saretaren bidezkoa.
  • Gehienez baimendutako edukiera errespetatuko da (pertsona bat m2 bakoitzeko)
  • eta gehienez 100 pertsona irteera bakarra duten lokaletan. Irteera horrek gutxienez 80 cm-ko zabalera edukiko du.
  • Sare orokorretik datorren edateko ura edukitzea.
  • Baimendutako instalatzaileak egindakoa izango da instalazio elektrikoa eta Behe-tentsiorako Elektroteknikari buruzko.

Bizikidetzarako Gomendioak

  • Musika-ekipo, telebista edo horrelakoak erabiliz gero, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Legean ezarritako zarata-mugak ez dira gaindituko eta kontu handiagoz aritu beharko da 22:00etatik 8:00etara bitartean.
  • Lonjaren kanpoaldea eta ingurua higiene-arloko baldintza egokietan egongo dira eta ez da lokalarenjardueraren ondoriozko zaborrik edo objekturik utziko kanpoaldean. Altzariak ezin dira kalera atera.
  • Jende pilaketak eta lonja barruan eta inguruan ahots ozenez hitz egitea saihestuko da, batez ere 22:00ak eta 8:00ak bitartean.
  • Metalezko pertsianak edukiz gero, ireki eta zarratzean zarata gutxi ateratzen saiatu.

Osasunerako Gomendioak

  • Lokala bitarteko egokiz eta beharrezko sarritasunez garbitu beharko da eta ez dira substantziak (zaborrak eta beste batzuk) pilatuko, baldin eta erabiltzaileen osasunerako kaltegarriak izan badaitezke.
  • Erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak izango dira.
  • Animaliak lonjetan egotea saihestuko da.
  • Lokalaren aireztapen orokorra eta aldizkakoa berma dezan sistema jarriko da, hatsik ez egoteko. Sarrerako ateaz gain, leiho, saretxo, xafla eta abarren bidezko beste aireztapen modu bat egongo da.
  • Lehen laguntzak emateko botikina eduki beharko dute lonja guztiek.
  • Lonjako erabiltzaileak izango dira alkohol eta beste drogen kontsumo legea betetzeko arduradunak.

Segurtasun Arloko Gomendioak

  • Larrialdietarako atea: Lonjaren edozein lekutatik kanpoko atera gehienez 25 metro egotea
  • Irteeretako ateak ez dira giltzaz itxiko barrutik eta pertsianak ez dira jaitsita egongo lonjen barruan pertsonak dauden bitartean.
  • Larrialdietako argiak edukitzea.
  • Ezin da jatekoa sutegian prestatu eta ezin da surik egin lonjen barruan.
  • Era berean, erregaiak, objektuak edo materialak eta beste biltzeagatik leherketa edo sutea sor dezakeen jarduerarik ez da egin behar.
  • Gutxienez 21A-113B eragina duen, 5 kg-koa eta era egokian funtzionatzen duen su-itzalgailu bat egongo da.
  • Lokaleko edozein lekutatik su-itzalgailuetara ibili beharreko gehieneko distantzia 15 metrokoa izatea.
  • Ezin dira erregaiak izan daitezkeen material apaingarririk erabili ezta sabai edo hormak isolatu edo intsonorizatzeko material erregairik ere.
  • Berotzeko tresna guztiak homologatuta egongo dira.

DROGEI BURUZ…

  • Lonjak aisia gozatzeko espazioak dira eta droga kontsumoak gerta daitezke. Horri buruz hitz egin ahal duzue eta denon artean ze lonja mota jarraitu nahi duzuen erabaki, pertsona guztien erabakiak errespetatzen. Drogak kontsumitzea ala ez, erabaki pertsonala eta askea izan behar da, kontsumoaren plazerrak eta arazoak kontuan hartuta.
  • Hamazortzi urte baino gutxiago badituzue, kontuz drogen kontsumoarekin!! Gogoratu zuen gorputza garatzen dagoela eta arriskuak handiagoak direla!!
  • Legeari dagokionez…hamozortzi urte baino gutxiago duen pertsona batekin droga legal bat kontsumitzea, elkarbanatzea, gonbidatzea, eskeintzea…isun administratiboa dakar. Legez kanpoko drogekin bagabiltza, aldiz, isun administratiboa delitu penalean bihurtzen da.

 

Iturria: Recomendaciones de mínimos para la gestión de lonjas juveniles en Vitoria-Gazteiz

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.