All Posts By: admin

Familientzako tailerrak!

Ikasturte hasieran esan genizuenez, “Aizufamiliak” programa dagoeneko martxan jarri dugu! Azaroan egingo diren tailerrak Barakaldoko ikasleen familia guztiei zuzenduta daude. Haien bidez, seme-alabak hazten laguntzeko eta kudeatzeko zailak diren alderdiak partekatzeko eta hausnartzeko gunea eskaini nahi diegu. Eboluzio-etapa bakoitzak berekin ekartzen du hainbat erronka. Hori dela eta, bi tailer antolatu ditugu lehen hezkuntzarako: “Ez, maite […]

“El juego del calamar”

Duela aste batzuk arte, ziur aski gehienok ez genekien zer ote zen “el juego del calamar“, eta horren inguruan sortuko zen polemika. Telesailak, ikusi ez duzuenontzat, hainbat arazo ekonomiko direla medio, lehiaketa batean parte hartzen duen pertsona talde bat tratatzen du, eskaintzen zaien saria irabazi ahal izateko. Lehiaketa, haur-jolas tipiko batzuk irabaztean datza, hil gabe, eta, beraz, bizirik atera den pertsona bakarrak saria irabaziko luke. Gainera, parte-hartzaileak hiltzen diren heinean, […]

Heziketa emozionala

Profesional asko zarete hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza eskatzen duzuenak, zuen ikasleei hobeto lagundu ahal izateko. Horregatik, zuekin partekatu nahi dugu Begoña Ibarrola psikologoak hezkuntza emozionalari buruzko 8 ikasgai eskaintzen dituen bideoa. Garrantzitsua da gure ikasleen bizitza emozionala zaintzea, txikienetatik helduenetaraino, haien emozioak identifikatzen eta kudeatzen irakatsiz, haien etapa ebolutiboa ahaztu gabe. Laguntza hori funtsezkoa da bai epe laburrerako, bai epe luzerako; izan ere, zenbat eta hobeto identifikatu, adierazi eta kudeatu beren mundu emozionala, orduan eta erabaki hobeak hartuko dituzte, eta hobe izango dute osasun mentala.  Era berean, garrantzitsua da familiek seme-alabei prozesu honetan laguntzea; horregatik, eurentzako daukagun blogean,  https://aizufamiliak.barakaldo.eus/eu , bideo hori eta informazio interesgarri gehiago aurki dezakete. Familieei anima itzazue eurentzako dagoen bloga ikustera! 

Bideojokoetan apustu egitea

Luzaroan ez da egon erregularizaturik apustu-etxeen publizitatea, eta hainbat komunikazio-kanaletan eta edozein ordutan zorizko jokoari buruzko iragarkiak ikusi ahal izan dira. Ildo horretan, abuztuaren 31n, apustu-etxeek publizitate-arau berriak bete behar izan dituzte, hala nola, promozioa mugatu, babesletza-kontratuak debekatu eta publizitatean muga berriak ezarri, gazteen artean zuten irismena saiheste aldera. Hala ere, Hipertextual komunikabidean irakur daitekeenez, badirudi estrategia berriak daudela bideojokoetan eta eSport-etan ikusteko, non araudi berri hori ez da aplikatzen, erabiltzaile berriak erakarriz, gehienak nerabeak (Irakurri albistea).  Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeetan apustuei eta zorizko jokoari buruzko prebentzio-tailerrak egiten hasi ziren ikasleekin, gero eta gazte gehiago, batez ere, kirol-apustuen munduan hasten zirela ikusi ondoren. Hala ere, beharrezkoa da prebentzio-lanarekin jarraitzea eta kirol elektronikoak eta bideo-jokoetan erabiltzen diren estrategia iruzurtiak bereziki azpimarratzea. 

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.