Kanabisa

Zer da?

Kanabisaren konposatu nagusia THCa da (txolintzen duena). Kanabisaren landaretik ateratzen dira haxixa eta marihuana.

Marihuana: Landare emearen loreak dira, kukuluak.

Haxixa: Landarearen erretxina da.

THCa: Porroen ondorio nagusia sorrarazten duen substantzia da. Kalean eskuratzen den haxixa aizundua egoten da.

Hutsik edo tabakoarekin nahasita erre ohi da. Zigarro arruntarekin baino askoz barrurago inhalatu, eta luzaroago eduki ohi da kea. Tabakoa erabili gabe, beste hainbat metodo ere egon badaude: gailetak, bizkotxoak edo pastelak. Kannabisa ahotik hartuz gero, gogorragoa eta sendoagoa da, zailagoa da dosia eta ondorioak ere kontrolatzea. Ez izan presarik, ondorioak beranduago agertuko dira baina gehiago iraungo dute.

Kontuz ondorioekin, eragin handiagoa dute eta!

galletitas cannabisOndorioak

Sentsazioak biziagotu edo aldatu egiten dira, eta sarritan gauzen alderdi komikoa agertzen da. Alaitu beharrean triste, lur jota eta axolagabe ere utz zaitzake, nahiz eta beste ondorio hauek ere eragin ditzakeen: antsietatea, kontzentrazioa galtzea, axolagabekeria, burutik joatea, memoria galtzea…

Ondorioak minutu gutxitara nabari dira, ordu erdira jotzen dute goia eta handik ordubetera edo bi ordutara desagertu egiten dira. Hala ere, pertsonen eta THC kontzentrazioaren arabera aldatu egiten dira.

light

Arriskuak

Kopuru handitan, pentsamendua moteldu egiten da eta kontzentrazioa eta memoria urritu. Arazo psikologikoetarako joera nabarmendu egiten da.

Luzaroan kontsumituz gero, arnas arazoak sor daitezke, eta are handiagoak, tabakoaz nahasiz gero.

Tolerantzia berehala iristen da, eta kontsumitu gabe egon, eta handik egun gutxira desagertu egiten da. Porroek mendekotasun psikologikoa dakarte eta oso zaila izan daiteke kontsumitzeari uztea.

Kanabisa alkoholarekin eta beste estimulatzaile batzuekin nahastearen ondorioak

Ondorio depresoreak indartu egiten dira, beraz, errazagoa izan daiteke ahulaldia izatea.

Kanabisak ondorio estimulatzaileak geldiarazten dituenez, gehiago kontsumitzera bultzatzen du.

Deshidratazio larria eragiten du.

Zer egin ahulaldia izanez gero?

dulce

Oso garrantzitsua da azukrea duen zerbait jan eta azukredun edariak hartzea ahulaldia saihesteko (tentsio jaitsiera).

Arnasa hartu, freskatu aurpegia, hartu azukrea eta edan ura edo zukua.

Zer dio Legeak?

Herritarren Segurtasuna Babesteko Legeak dioenez, haxix nahiz maria porroak edukitzea nahiz kalean kontsumitzea 330,52 eurotik 3.050 eurora arteko isunaz zehatuko da.

Eta norberaren kontsumorako ez den guztia delitu gisa zigortuko da (prestatzea, lantzea, ekoiztea edo trafikatzea).

Noiz da delitua eta ez arau-haustea? ley

Kontuan hartu behar da:

  • Kopurua
  • Zenbat diru duzun aldean harrapatzen zaituztenean
  • Neurtzeko tresnak (doitasun-balantza…)
  • Substantzia dosietan banatua izatea (poltsak…)
Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.