“Zeure alde apustu egin” kanpaina aurkeztu nahi dizuegu; gazteen artean ludopatia prebenitzeko kanpaina berria. Ekimen honek joko konpultsiboaren inguruko hausnarketa egitea du helburu, alarma seinaleak identifikatzen laguntzea eta arazo hau duten gazteei eskura dauden baliabideen inguruko informazioa luzatzea. Ausazko jokoen erabileraren gorakada bat eman da gazteen artean, aisialdian dirua irabazteko erabiltzen dutelarik, honek adikzioa sortzeko […]
Ebentuak
FAMILIENTZAKO TAILERRAK 2024-2025
2024-2025 ikasturterako Barakaldoko ikasleen familientzat programatuak dauden tailerrak aurreratuko dizkizuegu, eta, horrela, familiekin dauzkazuen aurkezpenetan informatu eta parte har dezaten motiba ditzakezue. Tailerrak online formatuan izango dira berriz ere, eta deialdi bakoitza etapa desberdin baterako eskainiko da: haur, lehen eta bigarren hezkuntzak. Azaroan zehar, haur etapako familiei zuzendutako deialdia egingo da, eta gai hauek landuko […]
Familientzako tailerrak (Haur etapa)
Seme-alabak haur etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da. Hiru tailerrak haur hezkuntzako irakaslea eta kudeaketa emozionalean eta mindfulness-ean aditua den Gurutze Díezek jorratuko ditu. Azaroan egingo dira, eta horietako bakoitza arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren bidez, eta tailerrek bi orduko iraupena izango dute. […]
Familientzako tailerrak (Lehen etapa)
Seme-alabak lehen etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da. Eskeiniko diren hiru tailerretatik, bi Juan Carlos Alonsok (psikologoa) jorratuko ditu, eta bat, Maider García de Vicuñak (Emaize entitateko sexologoa). Tailerrak urtarrilean eta otsailean egingo dira, eta bakoitza goizez eta arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren […]