Aurreko astean, Biko Arloak, Hezkuntza afektibo-sexuala erakundeak emandako prestakuntza izan genuen. Barakaldoko lehen-hezkuntzako eskola guztietatik, 11 zentru parte hartu zenuten, 50 pertsona baino gehiago izanez. Formakuntzak bi orduko iraupena izan zuen eta hainbat gai jorratu ziren. Hasieran, gaur egun hezkuntza sexuala dagoen egoeraz hitz egin genuen; nortzuk diren arlo horietako agentak, eta eskoletatik hezkuntza hori […]
Kategori gabe
DIBERTSITATE SEXUALA
Aste honetan, hilak 7, heziketa afektibo-sexualaren formakuntza izango dugu. Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude. Gaiaren harira, dibertsitae sexualari buruzko bideo bat uzten dizuegu, era sinple batean, batzuetan konplexuak azaltzeko diren kontzeptu batzuk azaltzen dizkiguna: sexu biologikoa, identitate sexuala, desioaren orientazioa eta genero adierazpena, besteak beste. Heldu eta hezkuntza-eragile gisa, hain aldakorra den gizarte […]
Beldurrak kentzeko kutxa
Nola lagun diezaiekegu gure ikasleei beldurrei aurre egiten? Gure lankide Gurutze Diezek bideo honen bidez azalduko digu nola erabili beldurrak kentzeko kutxa. Oso baliabide interesgarria da haur eta lehen hezkuntzetako ikasleek dituzten beldurrak lantzeko.
Autoestimua eta errendimendu akademikoa
Ikasleen autoestimu globalaren eta eskola-errendimenduaren arteko erlazioa agerian uzten duen artikulu bat uzten dizuegu. Ikasleek beren gaitasunetan konfiantza izateak duen garrantzia azpimarratzen du, bai familian, bai eskolan, errendimendu akademikoaren ondoriozko kalte emozionalak gerta ez daitezen.