2023-2024 ikasturterako Barakaldoko ikasleen familientzat programatuak dauden tailerrak aurreratuko dizkizuegu, eta, horrela, familiekin dauzkazuen aurkezpenetan informatu eta parte har dezaten motiba ditzakezue. Tailerrak online formatuan izango dira berriz ere, eta deialdi bakoitza etapa desberdin baterako eskainiko da: haur, lehen eta bigarren hezkuntzak. Azaroan zehar, haur etapako familiei zuzendutako deialdia egingo da, eta gai hauek landuko […]
Albisteak
Astebete mugikorrik gabe
El País egunkariak jakinarazi duenez, 90 gazteri baino gehiagori kendu diete mugikorra astebetez, Espainiako eta Europako unibertsitateek bidatutako esperimentu batean, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen testigantzak biltzeko. Horren aurrean, zer uste duzue gertatzen dela gazteak mugikorrak bazter uzten dituztenean? Zer eragin izan dezake jokaeran gailu horretatik libre egoteak? Eraginik al du motibazio akademikoan? Aldatzen dira familia-harremanak?… […]
Familientzako tailerren 3. deialdia
Aurreko bi hiruhilekoetan bezala, ikasturtea amaitzeko, Aizufamiliak proiektutik tailer berriak antolatu ditugu Barakaldoko ikasleen familientzat. Tailerrak maiatzean egingo dira eta, aurrekoetan bezala, on-line egingo dira, Zoom plataformaren bidez. Eboluzio-etapa ezberdinetara hurbiltzeko, bi tailer izango ditugu lehen-hezkuntzako etaparako eta beste bi bigarren-hezkuntzarako. Dakizuenez, oso garrantzitsua da familiak topaketa horietara joatea, psikologiako eta hezkuntzako profesionalek gidatuak , […]
AIZUFAMILIAK
Ikasturte hasieran esan genizuen bezala, zuen ikasleen familientzako tailerretan lanean jarraitzen dugu. Bigarren deialdia martxorako programatuta dago, lehen hezkuntzako eta nerabezaroko etapetarako tailerrekin. Hemen uzten dizuegu tailerrei buruzko informazioa, ahal duzuen neurrian informazioa helara dezazuen, eta ahalik eta familia gehienengana irits dezan. Era berean, aurreko deialdietan bezala, irakasle guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Aizufamiliak-eko informazio […]