Seme-alabak lehen etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da. Eskeiniko diren hiru tailerretatik, bi Juan Carlos Alonsok (psikologoa) jorratuko ditu, eta bat, Maider García de Vicuñak (sexologoa). Tailerrak urtarrilean eta otsailean egingo dira, eta bakoitza goizez eta arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren bidez, eta […]
Drogak eta +
Familientzako tailerrak (Bigarren etapa)
Seme-alabak bigarren etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da. Tailerretako bi Maider García de Vicuña sexologoak emango ditu, nerabezaroan sexualitatea lantzeko. Tailerretako bat, “Nerabeen sexualitatea ulertu eta bidelagun izan: komunikaziorako gakoak eta sozializazio-faktoreak” izenekoa, formatu presentzialean egingo da, azaroaren 28an, ISZko ekitaldi-aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Beste tailerra, “Sexualitateei nerabezaroan arreta eskainiz”, martxoaren 6an […]
Itzulera
2023-2024 ikasturte berria hasiko da, eta, horrekin batera, egokitzapen-prozesu bat ere, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Oporraldian, zalantzarik gabe, eskola-errutinarekin zerikusirik ez duten beste lehentasun batzuk hartzen ditugu (berandu jaiki, berdinekin egon, jolastu, hondartzara, ibaira, igerilekura joan, leku berriak eta pertsona berriak ezagutu…), baina une honetan, lehentasun horiek baztertu, eta beste ohitura batzuk berreskuratu edo berreraiki […]
Zer gertatzen ari da?
Ikasleen ondoez emozionala hainbat portaeratan isla daiteke; baina batzuetan, oharkabean pasa daitezke edo tentsioak sor ditzakete ikasgela barruko bizikidetzan. Portaera horiek, sarritan, berdinen arteko harremanetan eta/edo irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanetan eragiten dute. Askotan, ikastetxeetan identifikatzen dira terapiari, hezkuntzari, gizarteari eta abarri heltzea eskatzen duten problematika asko, eta, horregatik, oso garrantzitsua da ikasleek duten ondoeza […]