Nola lagun diezaiekegu gure ikasleei beldurrei aurre egiten? Gure lankide Gurutze Diezek bideo honen bidez azalduko digu nola erabili beldurrak kentzeko kutxa. Oso baliabide interesgarria da haur eta lehen hezkuntzetako ikasleek dituzten beldurrak lantzeko.
Bideoak
OPARIA
Bideo honen bidez hainbat alderdi landu ahalko ditugu, besteak beste, konstantzia, ekina, aurrera egiteko grina eta erresilientzia.
Zubia
Film labur honen bidez asertzio-komunikazioaren eskutik arazoak ebazteari dagokionez taldeko lanak dituen abantailak eta lankidetzaren garrantzia landu ahalko dugu ikasleekin.
Txoriak
Film labur honek elkarbizitzen ikasteak eta ezberdintasunen gainetik bestea onartzeak duen garrantzia islatzen du oso modu grafikoan. Filmaren bidez ikasleei hainbat balioen inguruan gogoeta egiteko aukera ematen zaie, esate baterako, tolerantzia, errespetua eta bizikidetzari erreparatuz.