Aholku batzuk

chica consejos

 

– Ondo dago gorputza zaintzea, baina batzuetan ez dena sinetsarazten digute. Hobeto sentituko gara gure adimena, sinpatia, harremanetarako gaitasuna edota ezagutzak zaintzen baditugu.

– Zoaz parrandan gustura egoten zaren lekuetara, dena ez da gorputza edertzea eta erakustea.

 

 

chico consejos

– Norekin egon bilatzen ari bazara, zoaz aurkitu nahiko zenukeen lekura… diskotekara? Gitarra ikastarora? Gimnasiora? Dantza eskolara?… zuk badakizu nora.

– Zoaz beste denda batera: guztiak ez dira fashion biktimaren edo neurri txikien aldekoak (uneoro gogorarazten dizutenak kiloak soberan dituzula edo zure gorputza ez dagoela ondo). Bilatuz gero, bestelako arropa ere aurkituko duzu, polita eta zure neurrikoa.

– Zenbat diru gastatzen duzu zure burua apaintzen? Txarto sentiarazten zaituenari eman nahi dizkiozu sosak?

– Pentsatu: Noren gustukoa izan nahi dugu?

 

 

Eta amaitzeko… goza ezazu janariaz, ez egin uko zure amaren, amamaren… sukaldaritzari, zure platerik gustukoenari. Otorduetan baino ez jan, eta neurriz. Ez gehiegi kezkatu janariaz! Buelta gehiegi emanez gero, gosea eragin diezazuke, bai eta kendu ere.

 

comida

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.