Ikasleen ondoez emozionala hainbat portaeratan isla daiteke; baina batzuetan, oharkabean pasa daitezke edo tentsioak sor ditzakete ikasgela barruko bizikidetzan. Portaera horiek, sarritan, berdinen arteko harremanetan eta/edo irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanetan eragiten dute. Askotan, ikastetxeetan identifikatzen dira terapiari, hezkuntzari, gizarteari eta abarri heltzea eskatzen duten problematika asko, eta, horregatik, oso garrantzitsua da ikasleek duten ondoeza […]
Dolua haurtzaroan eta nerabezaroan
Haur eta nerabeen arteko doluari buruzko gida bat uzten dizuegu, familia- eta ikasketa-esparrutik lantzeko, Bizkaiko Sendagileen Elkargoak egina (2017). Dolua, maite den pertsona bat galdu delako edo beste galera esanguratsu batzuk izan direlako, arreta berezia merezi duen gaia da, pertsonaren bizitzako eremu guztietan eragiten baitu. Gida horretan, doluaren prozesua, heriotzaren ulermena eta doluaren adierazpena, adinaren […]
Autoestimua
Autoestimua funtsezko faktorea da ongizate psikologikorako, eta eragina du gure izateko, egoteko edo sentitzeko moduan. Nerabezaroa etapa kritikoa da, gazteak beren nortasuna osatzen ari baitira, eta etengabe ebaluatzen baitute euren burua, nor ziren eta nortzuk diren, zein idealetara iritsi nahi duten… Beren bizitzetan, garrantzia handia hartuz doazen erreferente berriak agertzen dira, eta prozesu horretan, helduen mundua […]
JOKABIDE DISRUPTIBOAK
Artikulu bat helarazi dizuegu, Cristina Martínez Carrero psikopedagogoak eta Entzumen eta Hizkuntzako irakasleak www.educaciotrespuntocero.com webgunean argitaratua. Artikuluan, ikasgelan gertatzen diren jokabide disruptiboei buruzko gogoeta egiten dute, eta jokabide horiek bideratzeko gako batzuk eskaintzen dira. Irakurri artikulua Espero dugu informazio hau zuen interesekoa izatea eta ikasleekin zuen egunerokoan lagundu ahal izatea.