Artikulu bat helarazi dizuegu, Cristina Martínez Carrero psikopedagogoak eta Entzumen eta Hizkuntzako irakasleak www.educaciotrespuntocero.com webgunean argitaratua. Artikuluan, ikasgelan gertatzen diren jokabide disruptiboei buruzko gogoeta egiten dute, eta jokabide horiek bideratzeko gako batzuk eskaintzen dira. Irakurri artikulua Espero dugu informazio hau zuen interesekoa izatea eta ikasleekin zuen egunerokoan lagundu ahal izatea.
Bigarren-hezkuntzako familientzako tailer berriak
Aizufamiliak proiektutik, lehen hiruhilabete honetan, Barakaldoko haur eta lehen-hezkuntzako ikasleen familientzako hainbat tailer antolatu ditugu. Oraingo honetan, eboluzio-etapak osatzeko, lau tailer izango ditugu bigarren-hezkuntzako ikasleen familientzat. Aurreko deialdietan bezala, tailerrak online formatuan egingo dira, Zoom plataformaren bidez; urtarrilean hasiko dira, eta martxoan amaituko da azken tailerra. Aurrekoetan bezala, izena eman nahi duten familiek Aizufamiliak blogaren […]
Errebeldia
Nerabezaroko aldaketei eta nerabezaroan nortasuna eraikitzeko azaleratu behar den errebeldiari buruz hitz egiten digun artikulua uzten dizuegu, www.lamenteesmaravillosa.com webgunean argitaratutakoa. Irakurri artikulua Zuen interesekoa izatea espero dugu!