Lehenengo aldia

• Lehenengo aldikoak asko dira…dedos corazon
– Lehen besarkada (zelako hotzikara!)
– Lehen zita (ai zelako nerbioak! Eta zer jantziko dut??)
– Lehen musua (zer egingo dut mihiarekin??)
– Lehen zirriak (ai ama, hau beroaldia!)
– Lehen…

 

Sexualitatea txortan egitea baino askoz gehiago da. Laztantzea, intimitatea, jolastea, afektibitatea, eta batez ere, ondo pasatzea da. Ez du zerikusirik pelikula porno batean ager daitekeenarekin.

Norbaitekin hasten garenean, egiten ditugun jolas horiek gure gorputza ezagutzen eta maitatzen lagunduko digute, bai eta nola funtzionatzen duen ulertzen eta beste pertsona bat maitatzen ere.

 

• Ez izan presarik…

Musuak, ferekak, laztanak, zirriak… ikasketaren parte dira.pavo real

Denbora beharko dugu sentitzeko, sentiarazteko eta gustura egoteko, bai sexuarekin, bai geure buruarekin. Gainera, bikotekidea aldatzen dugun bakoitzean, berriro hasi behar dugula irudituko zaigu eta baliteke berriro beldurrak izatea.

Sexu-harremanak ez ditugu besterik gabe izaten, nahi dugulako baizik. Pazientzia izan behar dugu eta prest egon arte itxaron; segurtasunez eta askatasunez erabaki behar dugu noiz den gure momentua. Ez dugu presarik izan behar lehen sexu-harremana izateko, penetrazioarekin, denbora luzez goza dezakegu laztanez, besarkadez, musuez eta zirriez, jantzita zein biluzik.

 

• Ez dakit zer ematen didan…

Normala da lehenengo aldietan, bultzatzen gaituen indarraz gain, lotsa, zalantza eta egonezina sentitzea. Ez da nazka, baina ez dakit zer ematen digun:

– ”Behin pitilin bat ikusi nuen eta munduko gauzarik ikaragarriena izan zen!! Eta hori eskuekin hartu behar da? Bai zera! Pentsatu ere ez!”

Ez da ezer gertatzen gure bikotekidearen sexua ukitzeak atzera botatzen bagaitu. Oraindik prestatuta ez egotea izan daiteke, edo ohiturarik ez izatea, edo pertsona egokiarekin ez egotea.
Har dezagun behar dugun denbora…

– “Berarekin oheratzea gustatzen zait… baina larrugorritan jartzea…”

Normala da lotsa edo segurtasun falta izatea hasieran, gure gorputza arroparekin ezkutatzen ohituta baikaude, baina ez zara gustura sentitzen bikini edo bainujantziarekin hondartzan?. Apurka-apurka ohituko zara.

– “ Laztanak maite ditut, baina ez urrunago joatea”

Oso ondo dago argi izatea noraino heldu nahi duzun. Zure bikotekideak urrunago joan nahi badu, eta zuk ez, ulertu egin beharko du eta denbora eman. Zure erabakiak errespetatu behar ditu.

 

 

• Uste baino errazagoa da… kontua zera da…

 

1. Ondo pasatzea (biok, jakina!)
2. Inoiz ere ez egitea gogoko ez dugun ezer.manos corazon
3. Urrunago joateko presarik ez izatea, beste egun (edo gau) batean egin daiteke.
4. Jolas guztietan bezala, ez egin tranparik!, hau da, errespetatu eta ondo tratatu bikotekidea.
5. Gustura sentiarazten gaituen batekin oheratzea.
6. Esatea (hitzez edo beste modu batez) zer nahi dugun eta zer ez.
7. Elkarrekin eta presarik gabe asmatzea zer dugun gustuko.
8. Lotsarik gabe kontsultatzea zalantzak: bikotekidearekin, anaia edo ahizpa nagusiarekin, lagun onenarekin… edo sexualitateari lotutako gaiak kontsulta daitezkeen zentro batera joan.
9. Argi izatea desilusio bat baino gehiago izango dugula, baina gure historiaren parte direla. Aurrera egiteko esperientzia handiagoa izango dugu.

 

Iturria: Guía violencia de género

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.