Bikote harreman toxikoak

Nerabezaroan, lehen bikote-harremanak hasi ohi dira, eta bertan esperimentatu eta martxan jartzen dira ikasi dituzten mekanismoak hainbat eredutik : gurasoak, lagunak, filmak, sare sozialak, pornografía. Lehen harreman horietan ikasten da zer den bikotea, zer den bere buruarengandik espero dena, zer espero bestearengandik, zer dagoen ondo eta zer gaizki… Orduan, praktikatik abiatuta eta bere lagunen testigantzan eta esperientzetan oinarrituta, batik bat, eraikitzen da eredu hori. Gainera, lagun horiek eredu eta inesperientzia berberak dituzte, egun, maitasun erromantikoaren ideiaren azpian dagoena, eta emakumeei zein gizonei eragiten diena. 

Horregatik, gure nerabeekin horren inguruan hitz egin behar dugu: bikoteari buruz zer pentsatzen duten, zer den harreman osasuntsua, inguruan zer nolako harremanak ikusten dituzten…, arrisku eta toxikotasun egoerak identifikatzen jakin dezaten. Horren harira, indarkeriaren adierazleei buruzko bideo bat uzten dizuegu, Carmen Ruiz Repullo soziologoak egina, gure ustez, tutoretza-orduetan landu daitekeen gai oso interesgarria eta garrantzitsua . 

Zuei laguntzeko, hemen utzi dizuegu Argia aldizkariko artikulu interesgarri bat, Toki Alain Institutoan (Irun) gai hori nola landu duten erakusten duena. Albistea irakurri 

Irudia lortuta: <a href=”https://www.freepik.es/vectores/banner”>Vector de Banner creado por roserodionova – www.freepik.es</a>

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.