Itzulera

2023-2024 ikasturte berria hasiko da, eta, horrekin batera, egokitzapen-prozesu bat ere, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat.

Oporraldian, zalantzarik gabe, eskola-errutinarekin zerikusirik ez duten beste lehentasun batzuk hartzen ditugu (berandu jaiki, berdinekin egon, jolastu, hondartzara, ibaira, igerilekura joan, leku berriak eta pertsona berriak ezagutu…), baina une honetan, lehentasun horiek baztertu, eta beste ohitura batzuk berreskuratu edo berreraiki behar ditugu, eta nola ez, itzultzeko egokitu.

Egunerokotasunera egokitzeaz gain, ikasle bakoitzaren faktore indibidualak kontuan hartu behar dira, ikasturtea nola garatuko den adierazten baitute. Batzuentzat, baliteke ikastetxe edo institutu horretako lehen eguna izatea, pertsona ezezagunez betetako leku berria, beste batzuek agian ez dute hizkuntza ulertuko, edo beharbada, aurreko ikasturtean esperientzia txarrak izan ziren nagusi, uda ez da hain ona izan, edo uda zoragarria izan da… Ikasle bakoitzak oso modu ezberdinean biziko du ikasturte hasiera, eta tutoreek eta gainerako irakasleek lagundu egin beharko diete hasierako hilabeteetan.

Lehen kontaktuak garrantzitsuak dira, bai ikaskideekin, bai irakasle-taldearekin. Horregatik, eskolako lehen egunetarako, komeni da segurtasun eta giro oneko espazio bat sortzea, kohesioa eta taldearekiko konfiantza bultzatzeko. Beraz, mesedegarria izan daiteke zuen ikasleak banaka ezagutzeko denbora izatea, bai eta elkar ezagutzeko zenbait dinamika baliatzea ere (eskola-ordu guztiak horretarako erabiliz, edo bestela, hasieran, edo amaieran), harreman onak sortzeko eta mantentzeko.

Hemen duzue aurreko ikasturteko irailean argitaratu zen sarreraren esteka, eskolako lehen egunetarako hainbat dinamikekin: https://aizuirakasleak.barakaldo.eus/eu/2022/09/inicio-del-curso/
 

Eta itzulerari umore onez ekiteko, hemen duzue la.profe.sional profilak partekatutako bideo bat, Tik Tok plataforman.

Hasiera eta ikasturte ona izan! 

@la.profe.sional

♬ sonido original – La Profe (sional)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.