Ikasturte hasiera

2022-2023 ikasturte berria hasiko da, eta, horrekin batera, urtero bezala, ikasle eta talde berriak.  
  
Hasiera beti  emozio berri ugariz beteta dago (beldurra, kezka, antsietatea, ikusmina, intriga…), irakasleei zein ikasleei eragiten dietenak. Bi kasuetan, giro atsegina eta bizikidetza sustatzea bilatzen da, eskola-giroa ingurune erosoa eta segurua sentituz. Ildo horretan, badakigu horrelako giroa lortzeko, harremanak landu beharko ditugula ikasturte osoan zehar, sortzen diren eskola-barruko zein kanpoko gatazkak konponduz. Ikasturte osoan zehar jorratzen den gaia izan arren, ikasleen eta irakasleen artean sortzen diren lehen inpresioak garrantzitsuak eta eragingarriak dira harreman-dinamiketan.  

Ikastetxe batzuk ikasturtea hasi duzue, eta beste batzuk laster hasiko zarete aurkezpenekin eta lehen hartu-emanekin, eta, gero, pixkanaka, ikasleek, irakasleek eta familiek elkar ezagutuko duzue. Lehen topaketa horietarako, zuetariko askok dinamika ezberdinak erabiliko dituzue aurkezpenak errazteko eta itzulera dinamikoagoa eta atseginagoa egiteko. Hori dela eta, Aizutik hainbat iturritatik lortutako jarduera batzuk eskaintzen dizkizuegu (“web del maestro”, “educación tres punto cero” eta jblasgarciaren bloga), interesgarriak iruditzen zaizkigunak eta lehen egunetan erabil daitezkeenak.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza (“web del maestro”)  

Lehen Hezkuntza (“educación tres punto cero” 
  
Bigarren Hezkuntza (jblasgarcía bloga

1 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.