Seme-alabak lehen etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da.
Eskeiniko diren hiru tailerretatik, bi Juan Carlos Alonsok (psikologoa) jorratuko ditu, eta bat, Maider García de Vicuñak (sexologoa).
Tailerrak urtarrilean eta otsailean egingo dira, eta bakoitza goizez eta arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren bidez, eta tailerrek bi orduko iraupena izango dute.
Tailerren programazioa:
- 2024/01/17 Gure seme-alabak ongi hezteko oinarriak.
- 2024/01/31 Sexualitateei haurtzaroan arreta eskainiz.
- 2024/02/07 Nola lagundu gure seme-alabei talde presioaren aurrean?
Tailerretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da Aizufamiliak blogaren bidez (https://aizufamiliak.barakaldo.eus) edo ondorengo kontaktuen bidez: 94 478 96 44 edo 94 478 92 73
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta familiak topaketa horietara hurbiltzeko informazioa zabaltzeagatik; izan ere, horrela, seme-alaben eboluzio-etapa desberdinetan laguntza izan dezakete.
Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!
CARTEL PRIMARIA