Familientzako tailerrak (Haur etapa)

Seme-alabak haur etapan dituzten familientzat programatutako tailerretan izena emateko epea ireki da.

Hiru tailerrak haur hezkuntzako irakaslea eta kudeaketa emozionalean eta mindfulness-ean aditua den Gurutze Díezek jorratuko ditu. Azaroan egingo dira, eta horietako bakoitza goizez eta arratsaldez eskainiko da. Gainera, aurreko deialdietan bezala, formatua online izango da, Zoom plataformaren bidez, eta tailerrek bi orduko iraupena izango dute.

Tailerren programazioa:

  1. 2023/11/9 Haurren beldurrak eta haserreak kudeatzea. Nola aurre egin kasketei?
  2. 2023/11/16 Familiaren ongizatea. Gure seme-alaben beharrizanak eta gureak orekatzea.
  3. 2023/11/23 Gure seme-alaben garapen egokirako jolasak eta jostailuak.

Tailerretan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da Aizufamiliak blogaren bidez (https://aizufamiliak.barakaldo.eus) edo ondorengo kontaktuen bidez: 94 478 96 44 edo 94 478 92 73

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta familiak  topaketa horietara hurbiltzeko informazioa zabaltzeagatik; izan ere,  horrela, seme-alaben eboluzio-etapa desberdinetan laguntza izan dezakete.

Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!

 

Cartel infantil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.