Gomendioak

 

 

 

  • Mugikorrerako pasahitza edo patroiapatron movil

– Ez eman inori. Pribatua da

– Saiatu letrak eta zenbakiak uztartzen

– Aldatu noizbehinka

– Ez utzi inoiz saioa zabalik. Itxi segurtasunez

 

 

  • Webcam-a

– Estali bisorea BETI pegatina batez

 

 

  • Pribatutasuna

– Ez igo sarera zure daturik, ezta zure bizitza pribatuari edo beste pertsona batzuei buruzko daturik ere (helbidea, telefono zenbakia, ohiturak, ikastegia, opor lekua…). Bada informazio hori intentzio txarrez erabiltzeko aprobetxatzen duen jendea.

– Konfiguratu zure profila era arduratsuan.

– Beste batzuekin batera agertzen zaren argazkiak igo aurretik, ziurtatu horien baimena duzula.

– Ez igo kaltetu zaitzakeen argazkirik (zure bikotekidearekin, egoera txarrean, erdi biluzik…). Marka digitalak bizitza osorako damua ekar diezazuke.

 

 

  • Blokeoa

– Badakizu norbaitek molestatzen bazaitu blokeatu egin dezakezula.

– Beharrezkoa bada, etiketa kendu eta blokeatu argazkia.

 

 

  • Iruzurrak

– Ez egin kasurik zenbaki arraroetatik heltzen zaizkizun mezuei. Blokea itzazu.

– Ez sartu zure telefono zenbakia pelikulak, bideoak… deskargatzeko. Zure mugikorraren zenbakia sartzean “SMS PREMIUM” zerbitzuan alta ematen dizute eta, horrela, zuk zeuk ordaintzen dituzu zerbitzuak bidaltzen dizkizun mezuak. “SMS PREMIUM” batzuk 7 € ere ordain daitezke.

KONTU HANDIA IZAN!

Konturatu orduko, 300 €ko faktura ordainduko duzu!!

– Jarri ANTIBIRUSA eta pasatu noizean behin.

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.