Luzaroan ez da egon erregularizaturik apustu-etxeen publizitatea, eta hainbat komunikazio-kanaletan eta edozein ordutan zorizko jokoari buruzko iragarkiak ikusi ahal izan dira. Ildo horretan, abuztuaren 31n, apustu-etxeek publizitate-arau berriak bete behar izan dituzte, hala nola, promozioa mugatu, babesletza-kontratuak debekatu eta publizitatean muga berriak ezarri, gazteen artean zuten irismena saiheste aldera. Hala ere, Hipertextual komunikabidean irakur daitekeenez, badirudi estrategia berriak daudela bideojokoetan eta eSport-etan ikusteko, non araudi berri hori ez da aplikatzen, erabiltzaile berriak erakarriz, gehienak nerabeak (Irakurri albistea). Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeetan apustuei eta zorizko jokoari buruzko prebentzio-tailerrak egiten hasi ziren ikasleekin, gero eta gazte gehiago, batez ere, kirol-apustuen munduan hasten zirela ikusi ondoren. Hala ere, beharrezkoa da prebentzio-lanarekin jarraitzea eta kirol elektronikoak eta bideo-jokoetan erabiltzen diren estrategia iruzurtiak bereziki azpimarratzea.
All Posts By: admin
Ciberbullying programa
Ciberbullying-a modu birtualean beste pertsona bat jazartzen jarraitzeko modu “berri” bat baino ez da, eta haurrei zein nerabeei eragiten dien arazo sozial larria bihurtu da. Pantallas Amigasek kontatzen dioenez, ziberjazarpena haurrei eta nerabeei eragiten dien online arazorik garrantzitsuena bihurtzeko honako faktoreak kontuan harzten ditu: berehalakotasuna, erraztasuna eta eskuragarritasuna kaltea eragiteko, Interneten indarra eta ingurune digitalean […]
AIZUFAMILIAK
Ikasturtea hasita, dagoeneko, zerbitzutik familiei zuzendutako ekintzak martxan jartzen ari gara! Hona hemen AizuFamiliak zerbitzuko informazio-kartel bat haiekin partekatu ahal izateko, 21-22 ikasturtean egingo diren deialdietan parte hartu ditzaten. AizuFamiliak zerbitzuari buruzko informazio guztia hainbat bidetik zabaltzen dugu: familientzako blog-atik, Udaletxetik eta ikastetxetik. Hala ere, gure ustez, familiak inplikatu daitezen, ikastetxeetatik informatu eta lagundu behar […]
Pídele peras al olmo
Granadako hezkuntza- eta lanbide-orientazioko taldeak egindako baliabide hau helarazten dizuegu, bizikidetzarako jokabide disruptiboak edo kaltegarriak dituzten ikasleei erantzuteko. Material honetan ikasgeletan bizikidetza ona sustatzeko metodoak, prozedurak eta teknikak deskribatzen dira. Zuen interesekoa izatea espero dugu!