Browsing Tag: videojuegos

Bideojokoetan apustu egitea

Luzaroan ez da egon erregularizaturik apustu-etxeen publizitatea, eta hainbat komunikazio-kanaletan eta edozein ordutan zorizko jokoari buruzko iragarkiak ikusi ahal izan dira. Ildo horretan, abuztuaren 31n, apustu-etxeek publizitate-arau berriak bete behar izan dituzte, hala nola, promozioa mugatu, babesletza-kontratuak debekatu eta publizitatean muga berriak ezarri, gazteen artean zuten irismena saiheste aldera. Hala ere, Hipertextual komunikabidean irakur daitekeenez, badirudi estrategia berriak daudela bideojokoetan eta eSport-etan ikusteko, non araudi berri hori ez da aplikatzen, erabiltzaile berriak erakarriz, gehienak nerabeak (Irakurri albistea).  Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeetan apustuei eta zorizko jokoari buruzko prebentzio-tailerrak egiten hasi ziren ikasleekin, gero eta gazte gehiago, batez ere, kirol-apustuen munduan hasten zirela ikusi ondoren. Hala ere, beharrezkoa da prebentzio-lanarekin jarraitzea eta kirol elektronikoak eta bideo-jokoetan erabiltzen diren estrategia iruzurtiak bereziki azpimarratzea. 

Configuracion de Privacidad
Name Activado
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Gallet
Utilizamos cookies para ofrecerle una mejor experiencia en el sitio web.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.