Edari… energetikoak?

ZER DIRA…

 

Duela urte batzuk, edari energetikoak modan jarri zirenetik, kontsumoa gero eta handiagoa da. Izendapenak aditzera ematen badu ere, edari hauek ez dute aparteko-energia dosirik ematen, kafeina kantitate handia baizik.

Edari energetikoak hainbat substantzia nahasturik dituzten freskagarriak dira; horien artean kafeina, aminoazidoak (taurina), karbohidratoak (glukoronolaktona, glukosaren deribatua), bitaminak, bai eta batzuetan, sendabelarren estraktuak ere, hala nola ginsenga edo guarana.

 

 ZER EZ DIRA…

 

Produktoreen arabera, “erresistentzia fisikoa handitzeko; erreakzio azkarragoak eta arreta handiagoa sustatzeko; ernetasuna handitzeko (loak ez hartzeko); gozamen sentsazioa eragiteko; metabolismoa estimulatzeko eta gorputzerako substantzia kaltegarriak deuseztatzen laguntzeko” sortutako edariak dira. Kirolariek ere erabiltzen dituzte. Gaur egun, “after party” (jaiaren ostean) izeneko lekuetan gau-egun osoak dantzan irauteko erabiltzen dira.

 

alcohol fuego

Hala ere, orain arte ez dago edari horien kontsumoak gorputz eta buru jarduera hobetzen duelako benetako ebidentziarik, ezta nekatuta egotean trebetasuna hobetzen duenik, edo kontzentratuta denbora luzez egotean buruko nekea gutxitzen duenik ere, hori berresteko nahiko informaziorik ez baitago.

 

KONTUZ…

 

Arrisku taldeek mugatu egin behar dute kontsumoa, eta batez ere, ugaltzeko adinean dauden emakumeek eta umeek, kafeinak honakoak eragin baititzake:

• Urduritasuna
• Haserrekortasuna
• Insomnioa
• Gernua ugaritzea
• Bihotz-erritmo anormala (arritmiak)
• Urdaileko ondoeza

bebidas-energeticas2-1024x768

Oso garrantzitsua da kirolarientzat dauden edarietatik bereiztea, jarduera fisiko handia egin ondoren, galdutako gatz mineralak berreskuratzeko diseinatuak baitira.

Lata bat edari energetikok (energetic drink) gutxi gorabehera irazitako lau kikara kafek, kafe espres bik, ia lau lata kolak.

 

 

ALKOHOLA ETA EDARI ENERGETIKOAK

 

Edari energetikoak eta alkohola nahasteak nahi ez diren ondorioak eragin ditzake, hala nola alterazio kardiobaskularrak, takikardia, palpitazioak, arteria-presioa handitzea, insomnioa, urduritasuna eta mugimendu-koordinazio falta.

 

alcohol+redbull

Eta horretaz gain, alkoholaren ondorioak “gutxitu” egiten ditueneko ideia faltsua ere badago, baina egia esan, funtzio intelektualak baino ez ditu konpentsatzen, baina ez mugimendu-koordinazioa. Mozkortasuna estali besterik ez du egiten. Litekeena da, edan dutenek kontrol-sentsazio faltsua izatea eta gidatuko dutela erabakitzea, baldintza horretan gidatzeak duen arriskuaz jabetu gabe.

 

 

 

GOMENDIO BATZUK…

Elikadura Segurtasuneko Aholku Batzorde Zientifikoak egindako txostenaren arabera, Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak honako gomendio hauek ematen ditu:

• Edari horiek ez dira alkoholarekin nahastu behar.
• Haurdunek, bular-emaileek, umeek, kafeinarekiko sentibera direnek eta nahasmendu kardiobaskularra edo neurologikoa dutenek ez lituzkete hartu beharko.
• Ez dira erabili behar ariketa fisiko handia egitean galdu diren likidoak berreskuratzeko: kafeina diuretikoa da eta deshidratazio arriskua handitu egiten du. Horrelakoetan, ura edo horretarako diseinatutako edariren bat edan behar da.

Iturria: Consumer

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.