Luzaroan ez da egon erregularizaturik apustu-etxeen publizitatea, eta hainbat komunikazio-kanaletan eta edozein ordutan zorizko jokoari buruzko iragarkiak ikusi ahal izan dira. Ildo horretan, abuztuaren 31n, apustu-etxeek publizitate-arau berriak bete behar izan dituzte, hala nola, promozioa mugatu, babesletza-kontratuak debekatu eta publizitatean muga berriak ezarri, gazteen artean zuten irismena saiheste aldera. Hala ere, Hipertextual komunikabidean irakur daitekeenez, badirudi estrategia berriak daudela bideojokoetan eta eSport-etan ikusteko, non araudi berri hori ez da aplikatzen, erabiltzaile berriak erakarriz, gehienak nerabeak (Irakurri albistea). Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeetan apustuei eta zorizko jokoari buruzko prebentzio-tailerrak egiten hasi ziren ikasleekin, gero eta gazte gehiago, batez ere, kirol-apustuen munduan hasten zirela ikusi ondoren. Hala ere, beharrezkoa da prebentzio-lanarekin jarraitzea eta kirol elektronikoak eta bideo-jokoetan erabiltzen diren estrategia iruzurtiak bereziki azpimarratzea.
Albisteak
AIZUFAMILIAK
Ikasturtea hasita, dagoeneko, zerbitzutik familiei zuzendutako ekintzak martxan jartzen ari gara! Hona hemen AizuFamiliak zerbitzuko informazio-kartel bat haiekin partekatu ahal izateko, 21-22 ikasturtean egingo diren deialdietan parte hartu ditzaten. AizuFamiliak zerbitzuari buruzko informazio guztia hainbat bidetik zabaltzen dugu: familientzako blog-atik, Udaletxetik eta ikastetxetik. Hala ere, gure ustez, familiak inplikatu daitezen, ikastetxeetatik informatu eta lagundu behar […]
Pandemiaren ondorioak ikasgeletan
Aurreko egunean, azken bi ikasturteei buruzko gogoeta egin genuen, ezohikoak, zalantzarik gabe, eta irakasleen lanean jarri genuen arreta, kontzienteak izanez suposatu duen eta suposatzen ari den esfortzua eta nekea. Gaur, ikastetxeetako bizikidetza eta harremanak hobeto ulertzeko, haurtzaroari eta nerabezaroari begiratu, eta haiei ere aitortu behar diegu egoera horrek ekarri dien eta suposatzen ari zaien ahalegina […]
Etxerako lanak
Hementxe dago ikasturtearen amaiera eta horrekin batera udako oporrak! Zuetariko askok hainbat zeregin prestatzen ariko zarete, zuen ikasleek oporretan egin ditzaten, bi hilabete eta erdiz lanean jarraitzeko eta, horrela, hurrengo ikasturtean aurreko ikasturtean ikasitakoa finkatzeko. Irakasleen artean, ziurrenik, hainbat iritzi egongo dira betebeharren kopuruari, beharrezkoak diren ala ez eta egin beharreko zeregin motari buruz. Desberdintasun […]