Granadako hezkuntza- eta lanbide-orientazioko taldeak egindako baliabide hau helarazten dizuegu, bizikidetzarako jokabide disruptiboak edo kaltegarriak dituzten ikasleei erantzuteko. Material honetan ikasgeletan bizikidetza ona sustatzeko metodoak, prozedurak eta teknikak deskribatzen dira. Zuen interesekoa izatea espero dugu!
Hezkuntza Baliabideak
Beldurrak kentzeko kutxa
Nola lagun diezaiekegu gure ikasleei beldurrei aurre egiten? Gure lankide Gurutze Diezek bideo honen bidez azalduko digu nola erabili beldurrak kentzeko kutxa. Oso baliabide interesgarria da haur eta lehen hezkuntzetako ikasleek dituzten beldurrak lantzeko.
Convives
Blogaren ibilbideari hasiera emanez eta idatzi dugun azken artikuluarekin lotuta “CONVIVES” aurkeztu nahi dizuegu, elkarte bat, blog bat, aldizkari bat eta ikastetxeetan bizikidetza positiboaren alde egiten duen sare bat uztartzen dituena. CONVIVES elkartea erreferentzia bat da bizikidetza positiboaren ereduari so ikastetxeetan. Blog bat dute eta bertan doan sar gaitezke baliabide ezberdinetara, esate baterako, hiru hiletik […]