Convives

Blogaren ibilbideari hasiera emanez eta idatzi dugun azken artikuluarekin lotuta “CONVIVES” aurkeztu nahi dizuegu, elkarte bat, blog bat, aldizkari bat eta ikastetxeetan bizikidetza positiboaren alde egiten duen sare bat uztartzen dituena.

CONVIVES elkartea erreferentzia bat da bizikidetza positiboaren ereduari so ikastetxeetan. Blog bat dute eta bertan doan sar gaitezke baliabide ezberdinetara, esate baterako, hiru hiletik behin argitaratzen diren aldizkarietara, non gai hori garatzen den eta ikasteko baliagarri zaizkigun gogoeta eta jardunak erakusten diren, gaiari buruzko irakurketen erreferentziak aipatzen diren, edota tutoretza-bideoak agertzen diren. Horrez gain, sarean doan izen emateko aukera dugu eta gauzatzen diren ekimen guztiekin elkar elikatu egin gaitezke.

Zuen ikastetxean bizikidetza positiboaren alde egiten baldin baduzue edo asmo hori baldin baduzue, CONVIVES erreferente bat da eta ezin diozue muzin egin.

BLOG

AURKEZPEN BIDEOA

REVISTA

IMAGEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.