Nerabezaroan, lehen bikote-harremanak hasi ohi dira, eta bertan esperimentatu eta martxan jartzen dira ikasi dituzten mekanismoak hainbat eredutik : gurasoak, lagunak, filmak, sare sozialak, pornografía. Lehen harreman horietan ikasten da zer den bikotea, zer den bere buruarengandik espero dena, zer espero bestearengandik, zer dagoen ondo eta zer gaizki… Orduan, praktikatik abiatuta eta bere lagunen testigantzan eta […]
Bideoak
Heziketa emozionala
Profesional asko zarete hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza eskatzen duzuenak, zuen ikasleei hobeto lagundu ahal izateko. Horregatik, zuekin partekatu nahi dugu Begoña Ibarrola psikologoak hezkuntza emozionalari buruzko 8 ikasgai eskaintzen dituen bideoa. Garrantzitsua da gure ikasleen bizitza emozionala zaintzea, txikienetatik helduenetaraino, haien emozioak identifikatzen eta kudeatzen irakatsiz, haien etapa ebolutiboa ahaztu gabe. Laguntza hori funtsezkoa da bai epe laburrerako, bai epe luzerako; izan ere, zenbat eta hobeto identifikatu, adierazi eta kudeatu beren mundu emozionala, orduan eta erabaki hobeak hartuko dituzte, eta hobe izango dute osasun mentala. Era berean, garrantzitsua da familiek seme-alabei prozesu honetan laguntzea; horregatik, eurentzako daukagun blogean, https://aizufamiliak.barakaldo.eus/eu , bideo hori eta informazio interesgarri gehiago aurki dezakete. Familieei anima itzazue eurentzako dagoen bloga ikustera!
Neurohezkuntza
Neurohezkuntza garunak, ikaskuntza-prozesuan, nola funtzionatzen duen azaltzen digun diziplina da. Hainbat artikuluk diziplina hori ikastetxeetan aplikatzearen garrantziaz hitz egiten digute, zenbait teknika martxan jarriz. Izan ere, garunaren funtzionamendua ezagututa, eta eduki hori ikasgeletan aplikatuz, ikaskuntza erakargarri eta motibagarri bihur daiteke ikasleentzat, errendimendua handituz eta ikasgelako harremanak hobetuz. Neurohezkuntzak ikasgeletan nola lagundu ahal digun bideo bat […]
DIBERTSITATE SEXUALA
Aste honetan, hilak 7, heziketa afektibo-sexualaren formakuntza izango dugu. Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude. Gaiaren harira, dibertsitae sexualari buruzko bideo bat uzten dizuegu, era sinple batean, batzuetan konplexuak azaltzeko diren kontzeptu batzuk azaltzen dizkiguna: sexu biologikoa, identitate sexuala, desioaren orientazioa eta genero adierazpena, besteak beste. Heldu eta hezkuntza-eragile gisa, hain aldakorra den gizarte […]