Granadako hezkuntza- eta lanbide-orientazioko taldeak egindako baliabide hau helarazten dizuegu, bizikidetzarako jokabide disruptiboak edo kaltegarriak dituzten ikasleei erantzuteko. Material honetan ikasgeletan bizikidetza ona sustatzeko metodoak, prozedurak eta teknikak deskribatzen dira. Zuen interesekoa izatea espero dugu!
Oporrak!
Urte gogorra izan arren, dagoeneko, uda eta merezitako oporrak iritsi dira. Askok duela aste batzuk amaitu zenuten, baina beste asko lanean zabiltzate datorren urteko plangintza antolatu ahal izateko. Animo azken horiei! Oporretarako egun gutxi gelditzen baitira! Aizu! zerbitzutik uda ona opa dizuegu! Deskantsatu eta ahal den heinean indarrak hartu datorren ikasturterako! Berriz ere, irailean elkartuko […]
Neurohezkuntza
Neurohezkuntza garunak, ikaskuntza-prozesuan, nola funtzionatzen duen azaltzen digun diziplina da. Hainbat artikuluk diziplina hori ikastetxeetan aplikatzearen garrantziaz hitz egiten digute, zenbait teknika martxan jarriz. Izan ere, garunaren funtzionamendua ezagututa, eta eduki hori ikasgeletan aplikatuz, ikaskuntza erakargarri eta motibagarri bihur daiteke ikasleentzat, errendimendua handituz eta ikasgelako harremanak hobetuz. Neurohezkuntzak ikasgeletan nola lagundu ahal digun bideo bat […]