Ikasleen autoestimu globalaren eta eskola-errendimenduaren arteko erlazioa agerian uzten duen artikulu bat uzten dizuegu. Ikasleek beren gaitasunetan konfiantza izateak duen garrantzia azpimarratzen du, bai familian, bai eskolan, errendimendu akademikoaren ondoriozko kalte emozionalak gerta ez daitezen.
Kaixo
Aizu! taldean ilusio handia egiten digu Barakaldoko ikastetxeetako irakasleentzako (eta zuzendaritza taldeentzako) egindako blog berri hau aurkeztea. Denbora daramagu formatu berri hau eraikitzen, zein atal gustatu ahal zaizkizuen erabakitzen, zer komeni den gehitzea, zer izan daitekeen lagungarri zuen eguneroko lanean, eta abar. Azkenik, atal hauek sortu ditugu: albisteak, artikuluak eta iritzia, baliabide didaktikoak eta bideoak. […]
Convives
Blogaren ibilbideari hasiera emanez eta idatzi dugun azken artikuluarekin lotuta “CONVIVES” aurkeztu nahi dizuegu, elkarte bat, blog bat, aldizkari bat eta ikastetxeetan bizikidetza positiboaren alde egiten duen sare bat uztartzen dituena. CONVIVES elkartea erreferentzia bat da bizikidetza positiboaren ereduari so ikastetxeetan. Blog bat dute eta bertan doan sar gaitezke baliabide ezberdinetara, esate baterako, hiru hiletik […]
Bizikidetza bakardadean
Ezin da bizikidetzaren aldeko hautua egin bakardadean! Ikastetxetako adikzioetako prebentzioan aholkulari modura jorratzen dudan eginkizunean, joan den ikasturtean lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako irakasleekin bizikidetzarekin lotuta topatzen ari ziren zailtasunei buruz hitz egiteko aukera izan nuen. Erronkak irakasleek dituzte, baina baita familiek eta, noski, ikasleek ere, baina auzoa, hiria eta, horrenbestez, gizartea ere erronka horren […]


