Guztiak ezagutzen dituzu?

PRESERBATIBOA (GIZONEZKOENA)

condones2
• Haurdunaldia ekiditeaz gainera, sexu-transmisiozko gaixotasunak ere prebenitzen dituen metodo antisorgailu bakarra da.
• Jar ezazu penetrazioaren aurretik, ez eiakulazioaren aurretik.
• Preserbatibo berri bat erabili sexu-harreman bakoitzean.
• Ez ezazu baselinarekin erabili, eraginkortasuna gutxitu dezake eta.
• Argitasunetik eta berotik urrundu.
• Ez ezazu hondatu daitekeen lekuetan gorde.
• Bota ezazu zakarrontzira, ez komunetik behera.
• Begiratu iraungitze-data.

Nola erabili…COMO PONER CONDON MASCULINO
1. Kontu handiz zabaldu paketea.
2. Askatu kondoia zakila tente dela, genitalek elkar ukitu aurretik.
3. Ziurtatu kondoi osoa askatu duzula zakilaren oineraino.
4. Zakila baginatik atera erekzioa galdu aurretik eta kondoiaren barruan dela.
5. Bota behar den moduan.

 

 

 

PRESERBATIBOA (EMAKUMEZKOENA)images
Nahi gabeko haurdunaldiak saihesteko, GIB/HIESaren infekzioa eta sexu-transmisiozko gaixotasunak prebenitzeko segurtasuna eta babesa ematen du.
Penetrazioa baino 8 ordu lehenago sar daiteke.
Lubrifikatzaileak erabil daitezke, poliuretanoz eginda dagoelako eta ez latexez.
Neurri bakarrekoa eta behin bakarrik erabiltzekoa da.

 

Nola erabili…Pasos-para-colocar-el-condon-femenino
1. Barruko uztaia hartu eta leunki estutu atzamarrekin.
2. Preserbatiboa jartzeko posizio erosoa aukeratu, eta barne-uztaia baginan sartu.
3. Atzamar bat preserbatiboan sartu eta jarri baginaren barru-barruan.
4. Zakila preserbatiboaren barruan sartu behar da.

 

PILULA ANTIKONTZEPTIBOA
An illustration picture shows a box and blister-packs of acne drug Diane-35, which is also used as a contraceptive, in a pharmacy in Andernos

• Emakumearen hormona-zikloan eragiten duen pilula da eta obulazioa eta haurdunaldia ekiditen ditu.
• Eraginkortasun handia du eta gero eta albo-ondorio gutxiago ditu.
• Ez du sexu-transmisiozko gaixotasunetatik babesten.
• Pilula hartzen hasi aurretik, derrigorrezkoa da medikuarengana joatea.
• Bestalde, pilulak hainbat min edo ondoez arintzeko ere balio du, hala nola, hilekoaren aurretik izaten den sindromea eta azaleko zenbait alterazio.

Nola hartzen dira…

PILDORA como tomar

 

PARTXE ANTISORGAILUA
Partxea larruazalean jartzen da eta emakumearen gorputzak parche anticonceptivoxurgatzen dituen hormonak askatzen ditu.
Medikuak errezetatu behar du.
Hilekoaren zikloan (4 aste) 3 partxe erabiliko dira, astero bat, eta azken astean bat ere ez.
Ez da askatzen dutxatzean edo ariketa egitean.
parche_donde colocarGorputzaren 4 atal dira partxeak jartzeko aproposak: sorbalden beheko aldea, ipurdia, sabela edo soinaren beheko aldea.
Oso mehea eta malgua denez, ez da nabaritzen.
Ez du sexu-transmisiozko gaixotasunetatik babesten.

 

 

 

 

BAGINAKO ERAZTUNA

 

anillo-vaginal
Plastikozko eraztun bat da eta emakumearen baginan sartzen da.
Eraztuna 3 astez eraman behar da jarrita eta denbora horretan hormonak askatzen ditu. Laugarren astean eraztuna kendu egiten da, eta orduan gertatzen da obulazioa.
Eraztun berria erabili behar da aldi bakoitzean.
Mediku-errezeta behar da.
Eraginkorra izateko, 3 asteko epean ez da 3 orduz baino gehiago egongo baginatik kanpo.
Ez du sexu-transmisiozko gaixotasunetatik (STG) babesten.

 

 

DIAFRAGMADIAFRAGMA
Latexez egindako kapusoi bat da eta baginaren barruan sartzen da koitoaren aurretik.
Ez da erabat segurua sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunen aurrean.
Espermizida erabiltzea beharrezkoa da.
Medikuak neurtu eta errezetatu behar du.
Sexu-harremanaren ostean, gutxienez 6 orduz eduki behar da jarrita, baina ez 24 orduz baino gehiago.

 

 

DIUa (UBG umetoki-barneko gailua)
diuPolietilenoz eginiko gailu txiki bat da eta kobrezko filamentua du. Emakumearen uteroan jartzen da eta gerta daitezkeen haurdunaldiak ekiditen dira.
Derrigorrezkoa da medikuarengana jotzea, berak jarri eta gainbegiratu beharko baitu prozesu osoa.

 

 

DIU 2

Antisorgailu eraginkorra da.
Ez du sexu-transmisiozko gaixotasunetatik babesten.

 

 

 

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.