Azkenengo bi ikasturteak, agian, batek pentsatuko zukeenik arraroenetakoak izan dira. Pandemia baten erdian klaseak on line ematea, ikasgeletara noiz itzuliko zen jakin gabe; ikasleei zer gertatzen ari zen azaltzen saiatzea (guk argi izan gabe…); gure ikasle bakoitzarengana iritsi nahi izatea eta jakin muga fisiko, teknologiko, psikologiko eta abar zeudela; ikasgeletara itzultzea eta segurtasunik ez dutela sentitzea; aurpegi-adierazpena ez ikustea, distantziak kontrolatu, gel hidro-alkohlikoa ematen dutela kontrolatzea, amore ematea hainbeste murrizketaren aurrean; ikasleen kexei aurre egitea, nekea, motibazio eza, beldurra, ziurgabetasuna…
Orain arte, irakasleen lana erraza ez bazen ere, sortutako egoera horrek are gehiago zaildu du zuen lana, askotan gutxietsia, eta horrek eragina izan du baja hartzen duten irakasleen ehunekoan, Burnout sindromearen ondorioz. Horrela, sindrome horri buruzko informazioa bilatuz, gutun honekin topo egin dugu, Pablo Latapí, mexicarra, filosofiako doktorea eta hezkuntza ikerketan aitzindaria, idatzitakoa. Denekin partekatu nahiko genuke, egunero egiten duzuen ahalegina baloratuz. Animo ikasturtearen azken txanpa honetarako!
Carta-a-un-Maestro