Ikasturte hasieran esan genizuenez, “Aizufamiliak” programa dagoeneko martxan jarri dugu!
Azaroan egingo diren tailerrak Barakaldoko ikasleen familia guztiei zuzenduta daude. Haien bidez, seme-alabak hazten laguntzeko eta kudeatzeko zailak diren alderdiak partekatzeko eta hausnartzeko gunea eskaini nahi diegu.
Eboluzio-etapa bakoitzak berekin ekartzen du hainbat erronka. Hori dela eta, bi tailer antolatu ditugu lehen hezkuntzarako: “Ez, maite zaitudalako” (arauak eta mugak) eta “Hezkuntza emozionala” (baliabideak). Eta, bigarren hezkuntzarako, beste bi tailer: “Nola hitz egin nire seme/alaba nerabearekin” eta “Sare sozialek…, nola eragiten diete gure seme-alabei?”.
Oso garrantzitsua da familiak gune horietara hurbiltzea, sortzen ari diren erronkak hobeto ulertzen eta etorkizunean agertu daitekeen arrisku-egoerak aurreikusten laguntzeko. Irakasle aritzen zaretenak haien seme-alabekin ia egunero zaudetenez, badakizue zein garrantzitsua den familiak prebentzioan inplikatzea; hortaz, eskertuko genizueke, aukera izanez gero, gurasoak tailerretara gonbidatzea.
Tailerrei buruzko informazio guztia eta izen-emateak familiei zuzendutako blogaren bidez egingo dira: https://aizufamiliak.barakaldo.eus/eu/ Edo telefono hauetara deituz: 94 478 96 44 / 94 478 92 73.
Irakasle eta prebentziorako eragile esanguratsuak zarete, beraz, parte hartzeko ere gonbidapena bidaltzen dizuegu.
Eskerrik asko tailer-deialdia hedatzeagatik!
aizufamiliak definitivo nov