2022-2023 ikasturte berria hasiko da, eta, horrekin batera, urtero bezala, ikasle eta talde berriak.
Hasiera beti emozio berri ugariz beteta dago (beldurra, kezka, antsietatea, ikusmina, intriga…), irakasleei zein ikasleei eragiten dietenak. Bi kasuetan, giro atsegina eta bizikidetza sustatzea bilatzen da, eskola-giroa ingurune erosoa eta segurua sentituz. Ildo horretan, badakigu horrelako giroa lortzeko, harremanak landu beharko ditugula ikasturte osoan zehar, sortzen diren eskola-barruko zein kanpoko gatazkak konponduz. Ikasturte osoan zehar jorratzen den gaia izan arren, ikasleen eta irakasleen artean sortzen diren lehen inpresioak garrantzitsuak eta eragingarriak dira harreman-dinamiketan.
Ikastetxe batzuk ikasturtea hasi duzue, eta beste batzuk laster hasiko zarete aurkezpenekin eta lehen hartu-emanekin, eta, gero, pixkanaka, ikasleek, irakasleek eta familiek elkar ezagutuko duzue. Lehen topaketa horietarako, zuetariko askok dinamika ezberdinak erabiliko dituzue aurkezpenak errazteko eta itzulera dinamikoagoa eta atseginagoa egiteko. Hori dela eta, Aizutik hainbat iturritatik lortutako jarduera batzuk eskaintzen dizkizuegu (“web del maestro”, “educación tres punto cero” eta jblasgarciaren bloga), interesgarriak iruditzen zaizkigunak eta lehen egunetan erabil daitezkeenak.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza (“web del maestro”)
Lehen Hezkuntza (“educación tres punto cero”)
Bigarren Hezkuntza (jblasgarcía bloga)
1 Comments