El País egunkariak jakinarazi duenez, 90 gazteri baino gehiagori kendu diete mugikorra astebetez, Espainiako eta Europako unibertsitateek bidatutako esperimentu batean, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen testigantzak biltzeko.
Horren aurrean, zer uste duzue gertatzen dela gazteak mugikorrak bazter uzten dituztenean? Zer eragin izan dezake jokaeran gailu horretatik libre egoteak? Eraginik al du motibazio akademikoan? Aldatzen dira familia-harremanak?… Hementxe duzue albistea, irakurri, eta begiratu ea ikasleekin partekatzerik duzuen. Uste duzue onartuko luketela erronka? Zer egingo lukete astebetean mugikorrik gabe, sare sozialik gabe, internetik gabe, berehalako mezularitzarik gabe…?
Irudia helbide honetatik aterata: <a href=”https://www.freepik.es/vector-gratis/ilustracion-concepto-abstracto-adiccion-pantalla-sobrecarga-digital-dependencia-informacion-adiccion-telefonos-inteligentes-adiccion-pantalla-dependencia-telefono-movil-trastorno-ental_10783949.htm#query=dependencia%20al%20m%C3%B3vil&position=30&from_view=search&track=sph”>Imagen de vectorjuice</a> en Freepik