Nerabezaroan, lehen bikote-harremanak hasi ohi dira, eta bertan esperimentatu eta martxan jartzen dira ikasi dituzten mekanismoak hainbat eredutik : gurasoak, lagunak, filmak, sare sozialak, pornografía. Lehen harreman horietan ikasten da zer den bikotea, zer den bere buruarengandik espero dena, zer espero bestearengandik, zer dagoen ondo eta zer gaizki… Orduan, praktikatik abiatuta eta bere lagunen testigantzan eta […]
Browsing Tag: adolescentes
Bideojokoetan apustu egitea
Luzaroan ez da egon erregularizaturik apustu-etxeen publizitatea, eta hainbat komunikazio-kanaletan eta edozein ordutan zorizko jokoari buruzko iragarkiak ikusi ahal izan dira. Ildo horretan, abuztuaren 31n, apustu-etxeek publizitate-arau berriak bete behar izan dituzte, hala nola, promozioa mugatu, babesletza-kontratuak debekatu eta publizitatean muga berriak ezarri, gazteen artean zuten irismena saiheste aldera. Hala ere, Hipertextual komunikabidean irakur daitekeenez, badirudi estrategia berriak daudela bideojokoetan eta eSport-etan ikusteko, non araudi berri hori ez da aplikatzen, erabiltzaile berriak erakarriz, gehienak nerabeak (Irakurri albistea). Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeetan apustuei eta zorizko jokoari buruzko prebentzio-tailerrak egiten hasi ziren ikasleekin, gero eta gazte gehiago, batez ere, kirol-apustuen munduan hasten zirela ikusi ondoren. Hala ere, beharrezkoa da prebentzio-lanarekin jarraitzea eta kirol elektronikoak eta bideo-jokoetan erabiltzen diren estrategia iruzurtiak bereziki azpimarratzea.