Gorputza…modaren kontu bat

Zein zaila den ondo sentitzea, bizitza honetako garrantzitsuena “danone” gorputza izatea, modara joatea edo galantak izatea dela dirudienean.

Begira zelako mitxelina daukadan! Dieta egin beharko dut!, udan loditu egin zara, ezta?, jertsea askoz estuago daukazu, ikusi duzu zein argal dagoen Leire?, ipurdirik ere ez du; Mikel? Lodi biguna da!!

Badirudi jende guztiak izan behar duela gorputz berdina…eta horrek konplexua eragiten, txarto sentiarazten… digu.

autoestima chico chica

Modak markatuko digu nolako prakak eraman behar ditugun (piratak, gerri baxukoak, kanpai-prakak…), bai eta zein orrazkera (rastak, luzea, laburra, kizkurra…) eta nolako gorputza eduki behar dugun ere.

 

– Neskaren gorputza: Garai batean, biribilune askoko gorputzak eta potolotxoak zeuden modan. Orain, ordea, kontrakoa (zuzena eta biribilunerik gabea aldaketan, sabelean edo ipurdian …) eta hori ezinezkoa da neskek biribiluneak dituztelako (neskaren gorputzak duen grazia baita).

– Mutilaren gorputza: Gimnasiokoa, bizepsak markatuta, depilatua, kementsua, zangarra…

 

Modako gorputza edukitzea, edo ez, ez dago beti gure esku, gure gorpuzkera gurasoengandik datorkiguna delako.

 

Egia da batzuetan gure egonezina arrazoituta egon daitekeela, bai lodiegi (obesitatea), bai argalegi gaudelako. Eta hori ez da moda kontua, osasun kontua baizik (fisikoa nahiz mentala).

bascula

 

– Kilo gehiegi badaukagu, gure gorputzak ez ezik, gure buruak ere sufritzen du. Dieta eta kirola lagungarriak izan daitezke, baina betiere medikuaren ardurapean.

– Oso argal bagaude ere txarto egon gaitezke: prakak ez ditugu ondo betetzen, ez dugu ia ipurdirik, gaixo-aurpegia daukagu…

Medikuak esango digu zer egin kilo batzuk modu osasungarrian irabazteko.

 

 

 

 

 

Beste batzuetan, gorputz normala daukagu eta gustukoa dugu… hala ere, ingurukoek txarto sentiaraziko gaituzte eta azkenean, gure gorputza ez dela ederra pentsatuko dugu.

 

maniquies-economicos-gran-calidad

 

Arropa-dendetan, manikiei ondo geratzen zaie arropa… zergatik? Horretarako beren-beregi eginda daudelako. Ez dira pertsonak, plastikozkoak dira, horregatik, guri ez zaigu berdin geratzen.

 

 

Inoiz galdetu duzu zergatik geratzen diren beti gustuko dituzun praketatik 36 tailakoak?. Ez da izango taila hori ia inork ez duela erabiltzen?

 

real-women-dove

Zergatik ez gaude ondo 42 edo 44 taila erabiltzen dugunean, hori bada gurea? Zergatik ez dituzte taila horretako manikiak egiten, horiek badira erabiltzen ditugunak?

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.