Testa: Nola tratatzen duzu zure bikotea?

Test honen bidez tratu txarrak detektatzen eta zuk moduren batean egiten dituzun ikusten lagundu nahi dizugu.

1. Hartu boligrafoa.
2. Pentsa ezazu ea inoiz horrelako zerbait egin duzun.
3. Marka ezazu bai ala ez.
4. Garrantzitsuena, ausarta eta zintzoa izan. Inork ez du zuk erantzuten duzuna ikusiko. Gainera, nolakoa zaren jakitea interesatzen zaizu.

1. Zure bikotearekin pasatzen zarenean barkamena eskatzea kostatzen zaizu BAI EZ
2. Harremanean gauzak zure moduan egiten saiatzen zara ia beti BAI EZ
3. Zure bikoteak egiten duen guztia kontrolatu behar duzu, deitzen diozu, BAI EZ
bilatzen duzu, jarraitzen duzu
4. Zure buruari, berari onartzen ez dizkiozun gauzak baimentzen dizkiozu BAI EZ
5. Ez zaizu batere axola elkarrekin hartu dituzuen erabakiak apurtzea.
Adibidez hitzorduetan huts egiten duzu. BAI EZ
6. Bere gaitasunak onartzea eta baloratzea kostatzen zaio. BAI EZ
7. Bikote harreman batean, beste pertsonak pentsatzen duena kontrolatzea
ondo dagoela uste duzu BAI EZ
8. Ez zaizu gustzatzen berak zure iritziekin bat ez datozten ideiak izatea BAI EZ
9. Noiz eta nola ikusten duzuen elkar eta nora joango zareten erabakitzea
gustatzen zaizu BAI EZ
10. Jeloskorra zara, ez zara mozten eta gainera errua berari botatzen diozu BAI EZ
11. Berarekin erasokor jartzen zara eta ondoren ezer gertatu ez balitz
bezala jokatzen duzu BAI EZ
12. Bikotean zuk prakak eramaten saiatzen zara beti, eta horretarako denak
balio du nahiz eta zure bikoteari min eman BAI EZ
13. Zure bikotearenganako miresmena adieraztea eta aintzat hartzea
kostatzen zaizu BAI EZ
14. Hanka sartzen duzunean zerbait aldatu behar duzula onartzea kostatzen
zaizu BAI EZ
15. Ados ez zaudetenean haserretzen zara eta zure kontran aritzea leporatzen diozu BAI EZ

Configuracion de Privacidad
Name Enabled
Technical Cookies
In order to use this website we use the following technically required cookies: wordpress_test_cookie, wordpress_logged_in_, wordpress_sec.
Cookies
We use Cookies to give you a better website experience.
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.