Nerabezaroan, lehen bikote-harremanak hasi ohi dira, eta bertan esperimentatu eta martxan jartzen dira ikasi dituzten mekanismoak hainbat eredutik : gurasoak, lagunak, filmak, sare sozialak, pornografía. Lehen harreman horietan ikasten da zer den bikotea, zer den bere buruarengandik espero dena, zer espero bestearengandik, zer dagoen ondo eta zer gaizki… Orduan, praktikatik abiatuta eta bere lagunen testigantzan eta […]
Familientzako tailerrak!
Ikasturte hasieran esan genizuenez, “Aizufamiliak” programa dagoeneko martxan jarri dugu! Azaroan egingo diren tailerrak Barakaldoko ikasleen familia guztiei zuzenduta daude. Haien bidez, seme-alabak hazten laguntzeko eta kudeatzeko zailak diren alderdiak partekatzeko eta hausnartzeko gunea eskaini nahi diegu. Eboluzio-etapa bakoitzak berekin ekartzen du hainbat erronka. Hori dela eta, bi tailer antolatu ditugu lehen hezkuntzarako: “Ez, maite […]
“El juego del calamar”
Duela aste batzuk arte, ziur aski gehienok ez genekien zer ote zen “el juego del calamar“, eta horren inguruan sortuko zen polemika. Telesailak, ikusi ez duzuenontzat, hainbat arazo ekonomiko direla medio, lehiaketa batean parte hartzen duen pertsona talde bat tratatzen du, eskaintzen zaien saria irabazi ahal izateko. Lehiaketa, haur-jolas tipiko batzuk irabaztean datza, hil gabe, eta, beraz, bizirik atera den pertsona bakarrak saria irabaziko luke. Gainera, parte-hartzaileak hiltzen diren heinean, […]
Heziketa emozionala
Profesional asko zarete hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza eskatzen duzuenak, zuen ikasleei hobeto lagundu ahal izateko. Horregatik, zuekin partekatu nahi dugu Begoña Ibarrola psikologoak hezkuntza emozionalari buruzko 8 ikasgai eskaintzen dituen bideoa. Garrantzitsua da gure ikasleen bizitza emozionala zaintzea, txikienetatik helduenetaraino, haien emozioak identifikatzen eta kudeatzen irakatsiz, haien etapa ebolutiboa ahaztu gabe. Laguntza hori funtsezkoa da bai epe laburrerako, bai epe luzerako; izan ere, zenbat eta hobeto identifikatu, adierazi eta kudeatu beren mundu emozionala, orduan eta erabaki hobeak hartuko dituzte, eta hobe izango dute osasun mentala. Era berean, garrantzitsua da familiek seme-alabei prozesu honetan laguntzea; horregatik, eurentzako daukagun blogean, https://aizufamiliak.barakaldo.eus/eu , bideo hori eta informazio interesgarri gehiago aurki dezakete. Familieei anima itzazue eurentzako dagoen bloga ikustera!